Egin Zaitez Bazkide

Escuderia Eibarrek motorzaleei abantailak emateko konpromisoarekin jarraitzen du. Horretarako, bazkide klub bat sortu dugu, lehen eskuko informazioa eta inguruko merkatuetan deskontu garrantzitsuak eduki ahal izateko.

Honetaz gai, Arrate igoera dohainik ikusi ahal izango duzu!

Momentuz, ziurtaturik dauden abantailak honako hauek dira:

  • Zuen posta elektronikoan, klub registratu moduan Escuderia Eibarrera ailegatzen diren promozio guztien berri izango duzu.
  • Zuen ahotsa Escuderian entzungo da. Iradokizunak egin ahalko dituzue, bai kirol mailan, pilotu mailan, antolakuntza mailan… Zuek esandako guztiari erantzuna emango zaio. Denon artean gure lana hobetzen ahaleginduko gara.
  • Motor proba desberdinetara talde bidaiak egiteko aukerak egongo dira.
  • Taldeetan erosketak egiteko aukera, deskontu garrantzitsuak lortuz.
    Arrate igoerarako dohaineko sarrera.
  • Escuderia Eibar Eguna-n parte-hartze abantailatsua, zozketekin, Escuderia Eibar-eko opariekin…


Baieztatuta dauden deskontuak hauek dira:

  • Kirolzale-k antolatutako ekintzetan deskontu garrantzitsuak (ikusi web orrialdea www.kirolzale.net). Antolatzen duten garrantzitsuenetariko bat, Olaberriako zirkuituan Kanting-eko jardunaldiak.
  • Engimek Ingenieria. Konpetizioko suspentzioetan %5eko deskontuak bai neurrira egindakoetan baita estandardetan. %10eko deskontuak suspentzio eta kopela regulableetako errebisio eta konponketetan.
  • Glascontrol. %10eko deskontuak ibilgailuentzako laminetan eta %10eko deskontuak eguzkitik babesteko eta energia aurrezteko edozein produktuen aplikazioan. Baita segurtasuneko laminetan eta apaintzeko laminetan.

Kolaboratzaileak topatzen jarraitzen dugu.

Guzti hau, pertsonalizatutako Escuderia Eibar-eko bezero txartela izateagatik. Jasoko duzu 50 €uro ingresatu ostean.

hazte socio.pdf

egin zaitez bazkide.pdf

Subida a Arrate - Escuderia Eibar - Escuderia_Eibar@hotmail.com - Telf.: 636 88 64 94